| Egilea | Iritziak |
|---|---|
|
pedro alvarez Alde |
ondo iruditzen zait |
|
EA Eusko Alkartasuna ![]() Alde |
Ingurugiroaz, jasangarritasunaz eta argiaren kutsaduraz hitz egiten denean, akatsa da hor egon daitekeen arazoa Gabonetako argiztapenaren gai horretara mugatzea. Kontua ez da Gabonetan gure herrietako zein hirietako kaleak apaintzeko jartzen diren argiak kendu behar ditugun ala ez, hori arazo orokor baten adibide txiki bat baino ez delako eta horrelako neurri soilekin ez litzatekeelako erabateko konponbide orokorra lortuko. Hala eta guztiz ere, Eusko Alkartasunan bat gatoz zure planteamenduaren oinarrian dagoen ideiarekin, erregularizazio baten beharrarekin, alegia. Gure gizartearen garapen jasangarriak eta energi kontsumo arduratsuak binomio banaezina osatzen dute; ideia honetatik abiatuta, beharrezkoa da arazoari bere osotasunean heltzea eta egoerari buruzko azterketa integrala egitea neurri integralak ere proposatuz, baita argiaren kutsaduraren aurkakoak ere. Katalunian argiaren kutsaduraren kontrako legea onartu zuten 2001ean kanpo-argiztapena arautzeko eta hemen ere, energia aurreztu beharra aintzat hartuta, sektorea (argiztapen publikoa, erakusleihoak, publizitate-errotuluak, Gabonetako argiak...) arautu eta neurri zehatzak hartzearen aldekoa da EA. |
|
Norberto Jauregia Alde |
Nahiz eta arazoa orokorroagoa izan, nonbaitetik hasi behar dugu. Planteamendua egokia iruditzen zait. |
|
PP Partido Popular ![]() Alde |
Gai hau udaletxeen eskumena da. Alberdi Popularrentzat ingurume politikak oso garrantsitsuak dira eta proposamen desberdinak darama bere programa eta hurrengo hilabetetan hainbat proposamen aurkestuko dite legabiltzarrean |